XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Perretxikotan

Joan dan zapatuan Martini tokatu jakon arratsalde haretan zer egingo eben asmatzea.

Martinek aurretik pentsatuta eukan egitaraua: perretxikotan joango ziran mendira.

Inoiz egon zan mendi haretan bere aitagaz eta perretxiko mordoa ekarri etxera.

-Baina badakizu ondo bidea? -itaundu eutsan Anek.

-Ez dot jakingo ba!

Oso erraza da.

Lehenengo Ormaetxe baserriraino joan behar dogu eta han eskumara egin behar dogu.

Beti eskumara.

Ez dago galtzerik -erantzun eutsan Martinek ziurtasun handiz.

-Eta perretxiko asko dago?

Ze ondo! -erantzun eban Andonik ahoa urez beteten jakon bitartean-.

Aurkitzen dodan plastikozko poltsarik handiena eroango dot.

Perretxikoak benetan gustatzen jataz niri.

Mhmmmmm!

Bazkaria oraindik ahoan ebela hasi ziran apurka-apurka plazan batzen arratsaldeko hiru t'erdietan.

Danak burla eta barre egin eutsien Josebari zelan jantzita etorren ikusita.

Ez eban ezer falta: mendiko botak, artilezko galtzerdiak, kanguroa eta guzti honeei gitxi eretxita aurkitu eban linternarik handiena.